LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

AUTORES / Txema Luzuriaga

Txema Luzuriaga

Urte asko dira Txema Luzuriaga Fernández deustuarra dela, jaiotzez barik bihotzez. Azken hogeita hamarrak Deustuaren gaineko irudiak batzen eman ditu instituzioen, erakunde publikoen zein pribatuen eta partikularren bildumak araka-tzen. Diputazioarekin kolaborazioak egin izan ditu, baita Deusturen gaineko liburu batzuetan parte hartu ere. Berdin Hitzartu eta Prest! aldizkari euskaldunekin.

Deustuko ostatu eta kafetegi batzuek be herriko argazki zaharrak eskatu izan dizkiote euren lokalak apaintzeko. Gainera, Luzuriagak hainbeste erakusketa egin ditu 1983 urtean Euskadiko Kutxan lehenengoa egin zuenetik. 1988an Deustuko Batzokian paratu zuen bere argazki sorta bat, 1990an Deustuko Herriko Tabernan, 1993an eta 1994an Deustuko Ikastolan, 1998an Bidarteko auzo etxean eta 1999an Bidarteko merkatari zentroan. 2000an BBKren eskutik ‘Deusto en imágenes’ liburua plazaratu zuen eta, harekin batera, erakusketa bat atondu zuen Lizardi liburudendan. Azkenik, 2003an Deustuko Batzokian beste erakusketa bat jarri zuen ikusgai.

Gaur egun bere artxiboko argazkiak 2.300 inguru dira. Bertatik atera         da liburu honetako irudi sorta, denak 1925 urtea baino arinagokoak.

Izan ere, Deustua elizatea (errepublika) izan zen Bilbok beretzat hartu zuen arte eta horrek gure herriaren nortasuna markatzen du. Horra hor, bestela, liburu honetako irudiak. Berez, horixe da egilearen helburua: Bilbok anexionatu zuenetik 80 urte bete direnean, “Deustua herri bizi bat izan zela erakustea, eta ez batzuek dioten tomate bete arloa”.

Txema Luzuriaga Fernández, deustuarra de corazón, aunque no de nacimiento, desde hace ya muchos años. Y que lleva treinta tratando de recoger todos los documentos gráficos que existen diseminados entre Instituciones, Organismos Públicos y Privados, así como entre particulares. Ha colaborado con la Diputación, con diversos libros realizados sobre Deusto, con la revista Hitzhartu del Euskaltegi Matxintxu, así como con Prest!

Son varios los establecimientos hosteleros que han contactado con él para decorar sus paredes con fotos de la vida de Deusto. Las exposiciones que ha realizado son numerosas, desde la del año 1983 en la Caja Laboral, el año 1988 en el Batzoki, el año 1990 en la Herriko Taberna, el año 1993 y 1994 en la Ikastola de Deusto, el año 1998 en el Centro Cívico de Bidarte, el año 1999 en el Centro Comercial de Bidarte. El año 2000, coincidiendo con la publicación por la BBK de un libro “Deusto en imágenes”, realizó una exposición en la librería Lizardi. Por último el año 2003 realizó una exposición en el Batzoki de Deusto.

Actualmente, el total de fotos disponibles en su archivo particular, y del que se ha hecho la selección que compone este libro (hasta el año 1925), es de casi 2.300 fotos.

Y es que Deusto fue anteiglesia (república) antes de pertenecer a Bilbao, hecho que sigue marcando a esta localidad. Así lo muestran         los documentos gráficos recogidos en este libro y ése es, en definitiva, el objetivo de su autor: coincidiendo con el 80 aniversario de su anexión a Bilbao “Mostrar que Deusto era un pueblo vivo, y no una campa llena de tomates como creen algunos”.

WEB DEL AUTOR