LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

AUTORES / Josu Munitiz Fernández

Josu Munitiz Fernández

Bermeon jaio zen 1970 urtean. Enpresa Zientziak ikasi zituen eta Historiako ikasketak ere hasiak ditu. Kirolari amorratua, izugarri maite du irakurtzea, eta zaletasun horrek idaztera bultzatu zuen. "Askatasun malkoak" (2010) Gerra Zibilean kokatzen den istorioa, eta Erdi Aroko Nafarroan gertatutako gorabeherak kontatzen dizkigun "Ezpataren erresuma" (2011) eleberriak plazaratu ditu. "Itsasoari begira", azken lan hau, bere herrian gertatutako zorigaitz latzenetariko batean oinarritu du, 1912ko abuztuan hainbat eta hainbat arrantzalek pairatu behar izan zuten galernan hain zuzen."

WEB DEL AUTOR