LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

LIBROS / MARIJAREN ILLA

MARIJAREN ILLA Varios autores

Aita Uriarte jaio zela 200 urte betetzen dira aurton. Itzultzaile eta euskararen sustatzaile legez utzi zigun obraren garrantzia gorabehera, ezezagun handia dugu gure herriko seme hau. Arrigorriagako Udalaren eta Mendebalde Kultura Alkartearen eskutik argitalpen hau helarazten zaizue, Jose Antonio Uriarte, merezigabeko ezezagun hau ezagunago eta gertukoago egitea. Bere obra baten faksimileaz gainera, ikerlan interesgarri batzuk ere badoazkizue: Uriarteren bizitza eta bibliografia, Uriarte poeta, Uriartek erabilitako euskararen nolakotasunak… Horiek guztiak izan daitezela bere obraren eta bere izanaren ezagumeneranzko bide eta bitarte. Espero dugu gogokoa izango duzuela.

ISBN 978-84-15495-00-0 - Ensayo euskera - 15x21 cm. - 368 págs.
Comprar15,00 €