LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

LIBROS / IZENA EZIN IZANA

IZENA EZIN IZANA Varios autores

“Nire lehen aldia” esan bezain laster, interpretazio ugari eta era askotakoak datozkigu gogora. Ediciones Beta Relato Laburren V. Sari honetan, zuek, egileek, lehen aldi hori kontatzean, sortzen zaigun lehen ideia horretatik oso urrutira eraman gaituzue.
Beste herri bat lehen aldiz ikusten dugun unea, gure beldurrei lehen aldiz aurre egin eta gaixotasunari irabazten diogun bizitzaren unea, lehen baino indartsuago bihurtzen gaituen lehen erabakiaren unea,… Hauexek, hain zuzen, zuek egindako interpretazioetako batzuk izan dira.
Liburu hau eskuan hartu eta kontakizun hauek lehen aldiz irakurtzen dituzuenean, umeen antzera egin ezazue, karamelo bat hartu eta dastatuko bazenute bezala. Hemendik aurrera nahi bestetan hartu ahal izango duzue eta lehen aldia izango bailitzan gozatu.

ISBN 978-84-15495-23-9 - Relatos euskera - 15x22 cm. - 112 págs.
Comprar10,00 €