LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

LIBROS / MEATZE AUZO DESAGERTUAK

MEATZE AUZO DESAGERTUAK Juan Ignacio Rodríguez Camarero

"Geure kultura ondarearen zati baten galera konponezina"
MEATZE-IKERKETA KOADERNOAK. 5. ZENBAKIA (euskara)
XIX. mendeko azken herenean, Bizkaia eta Kantabriako eskualde mugakidea irauli zituen meatzaritzaren gorakadaren babesean, ordura arte ikutu gabe zegoen lurralde birjinaz jabetu ziren meatze industriako jardunak. Aldi berean, langile asko behar zituen meatzaritzak iraganean inoiz ere populatu ez ziren lekuetan gizakientzako kokalekuak agertarazi zituen mea ustiategien ondoan, langileak egunero joan-etorria egitera ez behartzeko asmoz.
Auzo berri horiek, batzuetan ustekabean agertutakoak eta besteetan, berriz, meatze konpainien bultzadaz, apurka-apurka, modu iraunkorrean auzotar asko hartu zuten, baita biztanleek ezinbestez eskatzen zituzten oinarrizko zerbitzuak ere, besteak beste, edateko ur egokiaren hornikuntza, eskolen irekitzea, medikuen asistentzia eta elizarena, zaindarien jaien ospakizunak eta bizilagunei janariak hornitzeko denda sare txikiaren sorrera.
Halako kokalekuetan elkarbizitzak pertsonen arteko hartu-emanak sendotu eta, auzoek bere nortasuna zutela, bizilagun ugariz osatutako herri elkartuen erakuntza bultzatu zituen. Horrexegatik, bertan bizi zirenen aldetik, gogoz barneratuko zuten bertako auzokide izatearen sentimendua.
Auzo haien jatorria mea ustiakuntzaren gorakadari lotu zen bezala, euren bilakaera eta gainbehera ere meagintzaren menpe gelditu zen. Mea zainak agortu izanak auzogune haietatik batzuen gainbehera eta desagertzea ekarri zituen, biztanle barik gelditu arte, eta bertan auzoetako etxeen hondakinak oraindik salbatu beharreko meatze ondarearen erakusgarri dira.
Ikerkuntza lan honetan, auzo haien artean nabarmendu beharreko kasuak berrikusiko ditugu. Meatzaritza gailurrik gorenean zegoela, unerik onenak eta gogoangarrienak bizi izan zituzten arren, gaur egun, ostera, guztiz desagertu edo erabat ahaztuta geratu dira bazterretan.

ISBN 978-84-15495-72-7 - Minería - 17x24 cm. - 240 págs.
Comprar15,00 €