LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

LIBROS / ESPAINIAKO HISTORIA IKASTEKO AGIRIAK (XIX. eta XX. mendeak)

ESPAINIAKO HISTORIA IKASTEKO AGIRIAK (XIX. eta XX. mendeak) Virginia López de Maturana Diéguez

Batxilergoko eta unibertsitateko ikasleei Espainiako Historia Garaikidearen agiri garrantzitsuenak helaraztea da eskuliburu honen helburu nagusia. Testu hauek euskaraz eskaintzen dituen lehen liburua duzue honako hau. Modu honetan, kontuan izanda euskal hezkuntza sisteman, gaur egun hizkuntza nagusia euskara dela, euskaratutako testuak baliatzean, euskaraz ikasten duten ikasleek errazago ulertuko dituzte XIX. eta XX. mendeko historia prozesurik garrantzitsuenak orduko testuen bidez.
Bestetik, euskaldun irakasleei euskaraz ikasi duten ikasleentzako eskolak prestatzea eta ematea erraztuko die, baita unibertsitatean sartzeko probei begira ere lagungarria izan dakieke.

ISBN 978-84-16809-28-8 - Ensayo euskera - 15x21 cm. - 96 págs.
Comprar11,00 €