LIBROS

AUTORES

FERIA DEL LIBRO

AUTORES / Gontzal Mendibil Bengoetxea

Gontzal Mendibil Bengoetxea

(Zeanuri 1956-01-25), 1974. urtean euskal kantagintzan hasi zenetik, 18 disko, 5 musikal eta ehunka kontzertu burutu eta eskeini ditu. Soziologian lizentziatua, sortzailetzat du bere burua; hainbat idazki, gidoi eta iritzi artikuluak ere idatzi ditu. “Gorbeiako Haizea” ostean, “Bittor eta Biok” bigarren saio luzea dugu honako hau. Bittor Kapanagak idatzitako olerki dezente musikatu eta herrikoi bihurtu dira: Bagare, Laster, Herria maitatzeko… eta orain, Bittorren iritziak eta pentsakera eskeintzen digun honetan, lagun eta maisutzat izan duen Bittor Kapanagari gorazarre egin nahi dio. Bittor eta Gontzalen arteko elkarrizketa bailitz sortua eta eratua dago eleberri-saioa, 1974. urtean Otxandioko Santa Mañak jaietan elkar ezagutu zutenetik, 2011.eko uztailaren 14an Bittor, Gasteizko Santiago ospitalean zendu zen arte. BIOK izeneko CDan, besteak beste, Bittorrek goraipatzen zuen “Amaren Sua” eta berari eskeinitako “Bizitzen ikastea” kantuak sartzen dira.

WEB DEL AUTOR

PRESENTACIONES Y FIRMAS