Burdinazko bizitzak, gorritxoak kontakizunak duela zenbait
belaunaldi burdina-meategietan haurrak nola bizi ziren denok ohar
gaitezen, bai gazte zein nagusiagook, bidea ematen du.
Erraza da
emakume eta gizon haiek oso aukera gutxi izan zutela eta haien lan,
jardun eta borroka gaur egun daukaguna lortzeko oinarria izan zirela
konturatzea. Protagonistetako baten historia pertsonen eskubideen alde
hainbeste borrokatu zen Dolores Ibarruri, "Pasionaria"ren haurtzaroan
oinarrituta dago.
Nola aldatu den bizimodua! Hori esan ohi dute gu
baino zaharxeagoak eta eskarmentu handikoak direnek. Ez dute arrazoirik
falta: ongizate handiagoa, elikadura hobea, hezkuntza jasotzeko aukera,
osasun arreta?
Liburu hau zein zorte ona daukagun ohar gaitezen eta
pertsonak gero eta zokoratuago uzten dituen gaur egungo bizi ereduaz
hausnar dezagun lagungarria izango dela espero dut.