Ilustrazioak: Beatriz González
IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko
zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza
erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter
zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen
dira.
Goazen txangora! izenburupean, idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira.
Lehenengo ipuina Tximeleten lorategia
da eta Hugo du protagonista bezala. 10 urte ditu eta txikitan izandako
istripu baten ondorioz Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da.
Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute eta
bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu.
Bigarren ipuinak Paisaia liluragarria
izena darama. Bertako protagonista Naiara da, 10 urte ditu eta
begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago. Kasu
honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute
paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin.
Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen.
Ikastolatik
antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez, desgaitasun ezberdineko
pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira, beraien bizipenak eta nola
elkarbizitzen duten inguruarekin.
Ficha técnica
- Disponible
- Papel, Ebook, audiolibro
- ISBN Ebook
- 978-84-17634-98-8
Comprar en Amazon