Amaia Iturbide Mendinueta

Listado de libros por autor Amaia Iturbide Mendinueta

(Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina da Deustuko Unibertsitatean eta euskarazko irakasle izana zenbait euskaltegitan. Zazpi poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea (1992, Kritika Saria), Gelak eta zelaiak (1994, Xabier Lizardi Saria), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva (2006), Labirintoaren orduak (2008), Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (2011, Lauaxeta Saria) eta Dorrearen eta penduluaren arteko ituna (2016, Lauaxeta Saria); hurrengo ipuin liburuak: Bidaiarik luzeenak (2005) eta Kartografien eta mikrobio narratiboen artean (2013); eleberri labur bat, poemak eta margoak dauzkan liburua: Ispiluen arteko zirriborroak (2016); eta saiakerok: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000), “Mimodramak eta ikonoak” gidari, estetikan barrena (2002), Ikuspuntuak –artikulu bilduma– (2014), Entseiukarrean: artea & poesia & literatura (2014), Idazlan berreskuratuak (2019) eta Guneak eta ardatzak (2019). Idatzi ez ezik, margotu ere egiten du. 2019. urtean Guggenheim Bilbaon Jenny Holzerren Zera deskribaezina erakusketa antologikoaren barruan antolatutako proiekzioan parte hartu zuen poema batekin.

Filtros activos