Listado de libros por autor Pedro Zuberogoitia Espilla
Geografia eta Historian lizentziaduna (Universidad Complutense). Deustualdeko Berbaizu euskara elkartearen sustatzaileetako bat da (beste ekimen batzuen artean, Prest! aldizkaria ateratzen du elkarte horrek). Zenbait hedabidetan egin ditu kolaborazioak (Egunkaria, Berria, Aizu!, Euskal Herria). Gaur egun Ibarrekolanda BHIko zuzendaria.
Ondoko lanen egilea da: Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia (Bilboko Udala, 2008), Aitor anaiagaz batera; Fidel Castro (Elkar, 2009); Bilbon mundua ikusi (askoren artean; Erroteta, 2010); Xabier Gereño (Eusko Jaurlaritza, 2013); Bilbon hara-hona (askoren artean; Bilboko Udala 2020); Non eta Bilbon (askoren artean; Bilboko Udala 2022); Deustualdea (1800-1975). Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea (Ediciones Beta 2024)