
Listado de libros por autor Edu Iriondo
EDU IRIONDO. (Elgoibar 1954, Mungian errotua 1989tik) institutuko irakaslea izan da erretiroa hartu arte. Bizibide eta bokazio horrekin bateratuta, ekintzaile politiko, sindikal eta kulturala izan da sasoi desberdinetan. Literatura arloan argitaratutako lehen lana hau bada ere (ez idatzitako bakarra), ibilbide luzea du idazgintzan didaktika arloan: Hitzak Irudiz Ikasiz, Baietz eta Baietz Ba liburu sortak (EHUko ICE-HEZI, talde lana); Atalak saileko hainbat liburu eta material, Idatz, Hizkuntz Ariketak, Deskribapena, Idazki administratiboak... (J. Butronekin batera).
Musika arloan hainbat sorkuntza-lan ditu argitaratuta: 2014an eta 2021ean bi disko-liburu argitaratu ditu berak sortutako kantekin, bai formatu fisikoan, bai sareetako plataformetan (Istorio Musikatuak eta Satorra eta Gu).
Hainbat web-orri kudeatzen ditu, egitasmo berri bila beti.
2025. urtean Istorio desegokiak kontakizun liburua argitaratu zuen Ediciones Beta-rekin.
