
Listado de libros por autor Aitor Uriarte Larrondo
AITOR URIARTE LARRONDO, 1976 urtean jaio zen Bilbon eta bertan bizi da. Artxandape ikastolan hasi eta Deustuko Botika Zahar institututik pasatu ondoren, Gorputz Hezkuntzako ikasketak burutu zituen EHUn.
Arlo desberdinetan egin du lan, besteak beste, Bilboko herri-igerilekuetan, justizia arloan eta hezkuntzan.
Kirolari eta mendizale amorratua izanik, ekologia-ekintzailetzan ere badabil. Literatura arloan Azeritxo beldurtia ipuina du argitaratutako lehen lana.