HITZAURREA: Joseba Sarrionandia.
Liburu
hau 2011.eko uztailaren 13ko gauean hasten da. Bittor Kapanaga, konorte
gabe, azken arnasetan dago Gasteizko Santiago ospitalean eta gau luze
horretan ni neu bere ondoan jagole eta zelatari nagoelarik, biok biotara
hainbat urtetan izan genituen elkarren arteko solasaldia bailitz,
berarengandik hartutako eta ikasitako gogoetak eta kontaketak aurkituko
dituzu bertan. Euskal kulturgileok ezizen ugariz bataiatu izan dugu:
"Rara Avis" Xabier Kintanak, "Profeta" Jon Lopategik, "Aitzindaria" Jose
Luis Lizundiak, "Aztia" Igor Elortzak, "Euskeraren jagolea" Juan Manuel
Etxebarriak, "Otxandioko jakituna" Bitoriano Gandiagak, "Druida" Joseba
Sarrionandiak, "Pentsalari-ikerlaria" Xabier Amurizak edota euskal
Sokrates, beste hainbatek. Bittor, Amaren Sua biztu nahian zebilen
neure jakin-minaren ezagutza handiko iturria izan dut.
Psikologo-filosofoa ere bazen, euskeraren erroak ikertzen eta garatzen
ziharduen euskaltzalea. Eta hizkuntza, ibilian dabilen harria,
darabilguna eta garabiltzana dugunez: "Bittor, Izan Gare, Bagare eta
Izango Gare".
Ficha técnica
- Disponible
- Papel, Ebook, audiolibro
- ISBN Ebook
- 978-84-17634-71-1
Comprar en Amazon