• -5%
GORBEIALDEKO SENDABELAR TRADIZIONALAK

GORBEIALDEKO SENDABELAR TRADIZIONALAK

 

GORBEIALDEKO SENDABELAR TRADIZIONALAK

Gorka Menendez Baceta

Cantidad
No disponible en nuestra web

15,00 €
14,25 € 5% de descuento
Galdakaon jaioa, 1986. urtean. Euskal Herriko Unibertsitatean Ingurumen Zientzietan lizentziatu ondoren, Biodi-bertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioaren masterra eskuratu zuen 2009. urtean. Ordutik hona etnobotanikari buruzko... Biografía completa

Ficha técnica

Páginas: 200

Medidas: 15x21

ISBN papel: 978-84-15495-36-9

Gorbeialdeko Sendabelar Tradizionalak liburuaren bitartez, gure herri-medikuntza osatzen duten sendabelarrak ezagutzeko aukera daukazue. Baserririk baserri, Gorbeialdeko bailara eta herrietan zehar, gure nagusiek gordetako ahozko tradizioa jaso eta lan honetan aurkezten dizuegu: katarroaren eta pulmonien aurka hartzen zituzten infusioak, zauriak osatzeko egiten zituzten enplastuak edota kuranderek erakutsitako erritualak.
Lan hau, baina, ez da saiakera etnografiko edo etnobotanikoa bakarrik, gida praktikoa ere bada. Asko dira gaur egun sendabelarren mundura hurbiltzen direnak, gazteak batez ere, eta gehienek, internet edota fitoterapia-liburuak dituzte abiapuntutzat. Lan honek hurbilketa horretarako tresna lagungarria izan nahi du, jakituria tradizionala plazara ekarriz eta erabilgarria ere izan daitekeela erakutsiz. Baserriko bizimodu zaharrak badaukalako zer esan egungo hiri berri eta modernoetan bizi garenoi.

Ficha técnica

Páginas
200
Medidas
15x21
ISBN papel
978-84-15495-36-9

Referencias específicas