Benjamin Aurrekoetxea Olabarri Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-eskolan Euskal Filologian Diplomatua da. Hamaika urtetan euskara irakasle ibili izan da, bai gaueskola zein euskaltegietan, Iruñean, Santurtzin, Bilbon... Bere nondik norakoan... Biografía completa
Matxinoen aizkora, 1812 isilpeko mezua eleberriarekin hasi eta Arrats gorri ostean lanarekin jarraitutako trilogiaren amaiera nobela da. XVIII eta XIX. hasierako Euskal Herrian giroturiko honako eleberri historikoan, bereiziki Aturri jeneralaren bizitza laburrari eta Dorotea Iturriarte bere amarenari erreparatuz, narrazioa sasoiko gertaera odoltsuetan zehar dabil. Orrialdeetan aurrera egiten den heinean, irakurlea hunkitu eta ikaratuko da bidaian emango diren gertaerekin. Nondik norakoa, zenbait pertsonai kuriosorekin lagunduta egiten da, zeinen artean Aturri nagusiaren ordezkari militarrak izandako, Gerse eta Conroux, eta marinel zaharra dagozan. Horiekin batera Miarritzeko Joan Lahetjuzanek agertuko zaizkion oztopoak trebetasunez saihestu beharko ditu atsoaren azken borondateak ondo betetzeko. Irakurketak aurrera egin heinean, argi ikusten da egileak irakurlea nolabait trilogia albaintzen konprometitu nahi duela.
Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios. Si acepta o continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información, Saber más.