- -5%
- Nuevo

Saioa Hornilla Puertas
Ficha técnica
Colección: Poesía en euskera
Páginas: 120
Medidas: 14x21
Disponible: Papel, Ebook, audiolibro
ISBN papel: 978-84-19227-91-1
Encuadernación: Rústica
ISBN Ebook: 978-84-19227-92-8
ISBN audiolibro: 978-84-19227-93-5
Narrador audiolibro: Gontzal Mendibil
Begiak nekatuta daude, gizakiak lotzen eta urruntzen gaituzten indar ezezagun eta bitxi horien testigu izan direlako, maitaleen kontraesanak hausnartu dituztelako eta naturarekin lotuta gineneko aintzinako garai esanguratsuago bat oroitzen dutelako.
Begiek ahalegin hori egiten dute beti, bidegabekeriak salatzen dituzte eta begirada kritikoa botatzen diote gure gizateari, gizatasunaren hainbat balio zaharkituak zalantzan jarriz. Ez dira mutu geratzen abusuen aurrean. Begiek memoria daukate, memoria gazia, malkoena.
Begien nekeak miaketa egiten dio kanpoko munduari baina barrunbeak ere aztertzen ditu, gizakion existentzia ulertu nahian. Zenbat gauza ikusi dituzte gure begiek?
BILUZIK
Biluzik jaio nintzen,
larrugorritasunari eusten saiatu nintzen gero
munduak berokia janztea eskatu zidanean,
gizartea nire azalak kukutzen saiatu zenean.
Larrugorrian joan nintzen kalera,
jaio nintzen moduan,
lotsagabe, garbi, garden,
berezko, natural.
Narru-hutsik etorri nintzen hirira,
jendez betetako kale zabaletara,
merkatura, antzerkira.
Eroen kaiolan gorde zuten nire larrua,
zoroen zirkuan hertsitu,
Eta bertan hil nintzen,
jaio nintzen moduan,
biluzik.
Ficha técnica
Referencias específicas