• -5%
URRUTIKO ESTANPETAN (EBOOK)

URRUTIKO ESTANPETAN (EBOOK)

 

URRUTIKO ESTANPETAN (EBOOK)

Amaia Iturbide Mendinueta

Cantidad
No disponible en nuestra web

3,99 €
3,79 € 5% de descuento
(Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina da Deustuko Unibertsitatean eta euskarazko irakasle izana zenbait euskaltegitan. Zazpi poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeeta n (1986), Itzulbidea (1992, Kritika Saria), Gelak eta... Biografía completa

Ficha técnica

Disponible: Papel, Ebook

ISBN Ebook: 978-84-17634-56-8

Compar on line

Comprar on-line

Close
Urrutiko estanpetan izeneko narrazio liburua izenburuak berak dioenez, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da maiz eta, bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den "estanpa" hitz polisemikoari eusten dio. Horrela kobazuloetako estanpekin, estanpa japoniarrekin, oihal zein jantzi estanpatuekin eta estanpa musikalekin topatuko gara edota "Stampa" izeneko narrazioan Giacomettiren unibertsoa gogoan edukiko dugu.
Gaiei dagokienean, errealitatearekin batera ametsak eta lokamutsak daude eta aurkiarekin batera ifrentzua, bizitzaren ikuspegi osoa (liluragarria bezain mingotsa) azaldu nahian. Fikzioa gai gisara ere une askotan dago, baita patuarena eta oroimenarena (historikoa barne). Pertsonaiei dagokienez, batzuk laster identifika ditzakegu izen-abizenak dauzkatelako, beste batzuk, berriz, anonimoak dira, baina hala ere estanpatuta eta markatuta daude arketipoen bidez. Horrela orrialde horietan zehar, besteak beste, desagertuak, bakartiak edo erbesteratuak antzemango ditugu.
Giro horretan sinboloekin topatuko gara, nagusiena lainoa delarik, zeinak ikusezintasunaren arloraino eramaten baikaitu bizitza interpretatzeko bere begirada jakintzaz betea dela medio. Horretaz gain, hitz-jokoek eta kontzeptuek berebiziko papera jokatzen dute euren funtzio sintetikoaren bitartez.

Ficha técnica

Disponible
Papel, Ebook
ISBN Ebook
978-84-17634-56-8
Comprar en Amazon

Referencias específicas